Dispositibo Ospitalarrak

 

 

Gerontopsikiatriako bi unitate. Gizonentzat. 70 ohe daude guztira. Prozesu luze eta larriak dituzten 65 urtetik gorako pazienteak atenditzen dituzte. Ez dago aldez aurreko denbora-mugarik.

Dementzien Unitatea: 11 oheko unitate nahasia fisiko eta psikiko dependentzi goreneko eta laguntza iraunkor eta espezialitatuak behar dituen pazienteentzat.

Egonaldi luzeko bi unitate. Gizonentzat. 64 ohe daude guztira. Prozesu psikiatriko larriak izanik, bere ezaugarriak direla-eta errehabilitazio gutxi behar duten kasuak atenditzen ditu. Egonaldiak bi urtetik gorakoak izaten dira, eta ez da egoten aldez aurretik erabakitako mugarik.

Errehabilitazioko Unitate I: 32 ohe ditu gizonentzat. Paziente Kroniko Konplejoen rehabilitazioko prozesuak aditzen ditu. Ospitalearen barruan bizitasun kalitatea zabaltzen duen programa bat lehentasutzen du. Erabiltzaileak autonomagoak izateko prestatzen ditu. Aholkatzen diren egonaldiak, ez dira urte bi baino luzeagoak izaten.

Errehabilitazioko Unitate II. Gizonentzat. 25 ohe dauzka. Oraindik gazteak diren eta konpetentzi psikosozial nahikoa dituen paziente kronikoen errehabilitazioko prozesuak atenditzen ditu komunitatean berrisartzeko asmoaz. “Guretxe” programa dauka erabiltzailaren autonomia eta arduratasuna zabaltzeko proposamenaz eguneko trebetasunetan tratamentu intensiboa erabiliz. Aholkatzen diren egonaldiak, ez dira 6-9 hilabete baino luzeagoak izaten.

Segimenduko Planaren ohe euskarriak: Rotazio handiko ohe bi kroniko plangintza eta bitarteko estrukturetako pazienteentzako destinatuak (Pisuak, pentsioak…) ospitalarekin kontaktua jarraitzeko noizik behinkako deskonpentsatzioak ematen direnean.