 |
Non dagoen
Bermeoko
Ospitalea herriko ipar-mendebaldeko alderdi eder batean dago. Bermeoko
lurrak 33,31 km2-ko zabalera hartzen du, 17.176 biztanle dauzka,
eta Bilbotik 27 km-ra dago. Mendebaldean Bakio, eta ekialdean, Mundaka
eta Sukarrieta dauzka; hegoaldean Meñaka eta Busturia, eta iparraldean,
berriz, Kantauriko itsasoa ikus daiteke.
Nola iritsi:
Autoa erabiliz gero:
-
Bilbo-Donostia N.634 errepidea
utzi, Zornotzatik abiatu, eta Gernika-Bermeo C: 6315 errepidea
hartu behar da; 32,2 km, guztira.
-
Mungiako errepidetik, Sollubeko
gainetik barrena ere irits daiteke.
Ondoko garraio publikoak erabil daitezke:
-
Bizkaibus: ordu oro, egun guztietan.
-
Euskotrenbideak: ordu oro, egun
guztietan.
Autobus edo tren-geltokitik Bermeoko
Ospitaleraino hamarren bat minutu daude oinez.
Herriko
baliabideak
Ospitalea hirigunean
dago eraikita, hurbiltasun honek Herri honek eskaintzen duen baliabide
eta aukera turistiko eta kultural esberdinetara erreztasunez heltzea
uzten du: Udaletxea, Ertzaina, Gurutz Gorria, Arrantzalen kofradia,
Nautika Eskola, Anbulatorioa, Tren Geltokia, Autobus-geltokia, Turismo
bulegoa, Pilotalekua, Polideportiboa, Futbol Zelaia, Kasino, Arrantzalearen
Museoa, Liburutegia,Kultur Aretoa, Santa María eliza, Santa Eufemia
eliza, San Francisco eliza…etb.
Informazio gehiago
herrialdeko web orrian:
http://
www.bermeo.org
|