|
Unitate bakoitzak bere
helburuetara egokitutako pertsonala eta lan-metodoa dauzka, baina
unitate guztiek badute egitura komuna ere, erabiltzaile guztiei
ondoko zerbitzuak ziurtatu ahal izateko:
Asistentzia mediko
integrala, bai alderdi psikiatrikoetan, bai organikoetan. Erabiltzaile
bakoitzak bere psikiatra dauka, zeinak gaixotasunaren eboluzioa
kontrolatu, eta Ospitaleko egonaldiaren eta altaren alderdi guztiak
antolatzen dituen. Barne-medikuntzako mediku bat ere badago, eta
erabiltzailearen osasunaren gainerako arloak kontrolatzen ditu.
Farmazi Zerbitzioa.
Unidosis gestioa dauka.
Aholkularitza eta
ebaluazio psikologikoa. Arazo psikologikoak eta jokaerakoak
ditu lan-ardatz. Beste alderdi batzuetatik ere ebaluatzen ditu pazienteak.
Lan hau zentroko psikologoari dagokio.
Gizarte, familia
eta administrazioko arazoei buruzko aholkularitza. Gizarte-langileek
egiten dute lan hau erabiltzailearekin, bere familiarekin eta bere
gizarte-taldearen barnean. Gizarte-langileek ere mantal zuria erabiltzen
dute.
Erizaintzako alta
ondoko zainketak. Erabiltzaile bakoitzaren behar eta itxaropenetara
egokitutako plan bat dago. Plan hori erizaintzako oinarrizko taldeak
(erizaina eta psikiatriako laguntzaileak) eramaten du aurrera, eta
helburutzat ditu, hala erabiltzailearen zainketa, nola osasun-ohiturak
hartzea edo berreskuratzea.
Terapia okupazionaleko
jarduerak. Jarduera horiek terapia okupazionaleko monitoreek
gidatzen dituzte, eta helburutzat dute trebetasun sozialak berreskuratzen
irakastea eta erabilaraztea, erabiltzaile bakoitzaren ezaugarrien
eta egoeraren arabera.
Kalitateari eustea
egonaldian zehar. Langile-talde zabal bat (sukaldariak, garbiketa,
ikuztegia, mantentze-lanetako pertsonala, administrazioa, segurtasuna
eta beste batzuk) ostalaritzako kalitatea gordetzen saiatzen da,
pazientearen egonaldia ahalik erosoena izan dadin. Era berean, zentroaren
ezaugarri bereziak direla-eta, beste ospitale batzuetan ohikoak
ez diren beste alderdi batzuk ere hartzen ditu barne (garraioa,
pazienteentzako ikuztegia, aisialdia…).
|